miércoles, 11 de junio de 2008

GIZAKIAREN EBOLUZIOA

Gai honekin bukatzeko oso xelebrea eta interesgarria iruditu zaigun argazki edo irudi bat jarriko dugu.
Irudi honetan gizakiaren eboluzioa azaltzen da baina ondorengo pausoa ere agertzen zaigu, pixkat pentsatuz gero arrazoia duela irudituko zaizu, izan ere ordenagailuek gero eta indar gehiago daukate eta gero eta jende gehiagok erabiltzen ditu, aisialdirako edo lanerako, baina gaur egun ia etxe guztietan aurki dezakegu ordenagailuren bat. Gizakiaren eboluzioa primeran azaltzen duela pentsatzen dugu eta teknologia berriekin ere zer ikusia duenez gure blog honetan jartzea egokia dela iruditzen zaigu.
Argazkia www.elobservatodo.cl web orrialdetik atera dugu eta errazago lortzeko google-n imegenes web 3.0 jarrita aurkituko duzue.
Gustuko izango duzuelakoan hemen uzten zaituztegu:

miércoles, 21 de mayo de 2008

WEB 2.0 ZU ERE SORTZAILE

Sarrera honetan, zientzia.net- etik ateratako artikulu baten laburpena azaladuko zaizue eta nahi izanez gero bukaeran artikulu osoa irkurtzeko aukera izango duzue jarritako helbidean sartuz gero.
Web 2.0: zu ere sortzaile
Hasieran, Internet eduki estatikoek osatzen zuten, baina, denbora pasatu ahala, elkarreragina eta eduki dinamikoak ari dira amarauna ehuntzen. Horri eta Internet eta banda zabala enpresetan zein etxebizitzetan hedatzeari esker, Internet, hasiera batean zen informazio-biltegi erraldoia ez ezik, aplikazio-meta itzela ere bada egun.
Informatikan, eboluzioa adierazteko, bertsioak erabili ohi dira, eta horixe adierazten du, hain zuzen ere, Web 2.0 deritzonak, web-aren eboluzioa, alegia. Bilakaera hori bi aldetatik gertatu da: alde batetik, eboluzio teknikoa gertatu da; hau da, elkarri eragiteko aukera ematen duten web aplikazio eta guneak garatu dira, eta webak eskaintzen dituen baliabideei esker, aplikazioak web ingurunean garatzeko joera nagusitu da; bestaldetik, gizartearen bilakaeraren eta internauten jarrera-aldaketaren eraginez, irakurtze hutsetik parte hartzera eta iritziak ematera edota edukiak osatzera igaro dira. Horrenbestez, esan liteke internauta pasibotik internauta aktibora pasatu garela, edo, behintzat, aktiboa izateko aukera edukitzera.
Web 2.0 hitza O'Reilly Mediari zor zaio, zehatzago esanda, Tim O'Reillyrekin batera enpresa hori sortu zuen Dale Doughertyri. Dale Doughertyk erabili zuen terminoa lehen aldiz, 2004an. Erabiltzaile-erkidegoetan oinarritutako web-aren bigarren belaunaldia adierazteko erabili zuen.Web interaktiboak zabaldu eta gero, hamaika motatako aplikazioak agertzen joan dira Internet zabalean; horietako zenbait eragiketa zoragarriak burutzeko gauza dira. Baina aplikazio-mota batzuk bereziki hedatu dira, eta ospe handia hartu dute. Horien artean daude, zalantzarik, gabe, blogak eta wikiak.
Web 2.0 euskalduna
Interneten ez dago dena ingelesez, eta euskarazko zenbait proiektu eratzen joan dira denbora pasa ahala. Hauen artean: www.zabaldu.com; www.galdetu.com; www.tagzania.com; edo www.blogari.net.
artikulu originala irakurri nahiz gero hementxe duzue: http://www.zientzia.net/artikulua.asp?Artik_kod=13315

martes, 20 de mayo de 2008

WEB 2.0.ren TENDENTZIAK ETA ETORKIZUNA

Ekarpen honetan web 2.0ren etorkizunari buruz aurkitu genuen artikulu baten laburpena egingo dugu, izan ere interesgarria suertatu zaigu. Honela laburbildu dugu:
Hasieran disciplina bat sortarazten da, ondoren gizearteratu eta azkenik espezialitateak sortzen dira. Horrenbestez gizakia, azkenarekin, berrienarekin soilik geratzen da. Horregatik ezinbestekoa zaigu web 2.0-ren etorkizuna zein den galdetzea, baita nola eboluzioanatuko den edota zein tendetzia jasoko dituen.
Web 2.0 tendentziak, baliabide berriak ekarri izan ditu eta berrikuntza handia izan da baina adituek diotenez, era natural batean eboluzionatuko da eta berak ekarritako onurak eta baliabideak ere eboluzionatuko dute.
Horrenbestez, web 3.0 delakoari buruz hitz egiten hasi dira gaur egun adituak. Eboluzio honekin gaur egungo baliabideak zein aurreko garaietakoak hobetuko dira, eta inteligentzia gehiago aportatuko luke. Tim Berners-Lee-ren ametsa izando litzateke hau, web-aren sortzailea.
Beraz, atera dugun ondorioa, web 3.0 izango dela web 2.0- ren ondorengoa eta oso berrikuntza sakona eta indartsua izango dela iruditzen zaigu, izan ere, internetek gero eta gehiago harritzen gaitu.Oso azkar dioan mundu honetan egunero ateratzen dira gauza berriak, alderdi teknologikoan batez ere eta oso beharrezkoa da adi egotea haueni ahalik eta fruitu gehien ateratzeko.

lunes, 19 de mayo de 2008

WEB 2.0 GUZTIA TOKI BATEAN

Artikulu honetan lynksee-ari buruz aritu gara, nola sortu eta zertarako balio duen azalduko zaigu, oso ideia interesgarria iruditu zaigu eta berria egunkariko artikulu baten laburpena duzue:

Web 2.0 guztia toki batean

Aplikazio guztiak kontu batera eta domeinu batera lotuak eskaintzen ditu Lynksee zerbitzuak.

Blog bat Blogari.net-en, argazkiak Flickr-en, orri pertsonala, wikia; 2.0 motako hainbat eta hainbat aplikazio erabiltzen dira gaur egun, bakoitzean kontu bat ireki behar da eta kudeatzeko gune bakoitzera joan behar da banan-banan. Zerbitzu horiek guztiak batean eskaintzen ditu Lynksee zerbitzuak.

Hasiera

Lynksee webgunera jo, eta erregistratzea da lehenengo egin beharrekoa; hor ematen den erabiltzaile izena garrantzitsua da, ondoren sortuko diren aplikazioetan erabiltzaile-izen hori erabiliko baita domeinua osatzeko.

Erabiltzaile bakoitzak dituen beharren arabera tresna batzuk erabiliko ditu eta beste batzuk ez, horretarako, kudeaketa atalak aplikazioak instalatu eta desinstalatzeko aukera ematen du.
Hasierako pauso horiek eman ondoren, aukeratutako aplikazioak erakusten dituen orri nagusi bat sortzen da; han, blogeko azken sarrerak, igotako azken argazkiak edota eztabaidaguneko azken mezuak erakusten direlarik.

Erabilera

Edukiak kudeatzeko, aplikazio bakoitzak eskaintzen duen kudeaketarako atala erabiltzen da; horretarako kontuak automatikoki sortuak izan dira hasierako erregistroan, eta, guztietan, erabiltzaile-izena eta pasahitza berberak dira. Aplikazio bakoitzaren kudeaketa atala erabiltzea arrazoizkoa da; izan ere, WordPress-ek esaterako, bere plataformaren bertsio berria argitaratzen duenean Lynksee plataforman ere eguneratu egiten da eta aplikazio bakoitzaren mantenimendu-lana saihestu egiten da. Tresna horien guztien integrazioan metatzen dituzte beren indarrak.

Kode irekiko plataforma

Plataforman integratzen diren aplikazioak bezala, Lynksee bera ere GNU/GPL lizentziapean garatua dago, hau da, kode irekikoa da. Horrela, edozeinek jaitsi dezake plataformaren iturburu kodea, nola garatuta dagoen ikusi, aldatu eta berriro banatu.

Etorkizuna

Nahiz eta Web 2.0 motako tresna garrantzitsuenak eskaintzen dituzten, oraindik harago heldu nahi dute, eta, horretarako, Moodle eta Fiction tresnen integrazioa iragarri dute hurrengo bertsiorako.baita euskara ere hizkutza bezal jarriko dutela.

Zibergelako artikulu guztiak: www.baleike.com/blogak/zibergela
Artikuluaren helbidea: http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=plaza&data=2007-11-14&orria=049&kont=006

lunes, 12 de mayo de 2008

INTERNET-EN HISTORIA

Aurreko ataletan web 2.0-ri buruz hitz egin dugu batez ere eta bere aurrekaria den web 1.0 rekin dituen desberddintasunak ere ikusi ditugu.

Orain ikusi ahal izango duzuen bideoan internet-en historiaren bideotxo bat ikusi ahal izango da. interesgarria iruditu zaigu gaur egun esku artean dugun tresnaren historia pixkat kontatzea eta hau nola aldatu den ikustea.

Internet ez da beti guk ezagutzen dugun bezalakoa izan eta nola aldatu den jakitea egokia dela iruditzen zaigu, gainera guri tokatu zaigun gaierako aproposa dela iruditzen zaigu.
Besterik gabe bideoarekin uzten zaituztegu.
Beste baterarte aioooooo!

INTERNET-EN HISTORIA

web 2.0 vs web1.0

kaixo lagunok!
Aurreko testuetan web 2.0-ri buruz hitz egin dugu, baina ez dugu ahaztu behar honek aurrekari bat duela, web 1.0 izenekoa.
Atal honetan web 1.0 eta web 2.0- ren arteko konparaketa ikusi ahal izango dugu ondorengo bieoan, iragana eta oraineren arteko konparaketa interenet-aren arloan.
bideoa ingeleraz da, beraz atentzio pixkat gehiago jarri beharko zaio ulertzeko. Ez dugu euskaraz edo erderaz aurkitu eta ondorioz duguna jarri behar dugu.
interesgarria irudituko zaizuelakoan usten zaituztegu.
Aiooooooooooooo!!!!!!!!!

WEB 1.0 VS WEB 2.0

martes, 6 de mayo de 2008

Web 2.0 kontzeptuan sakonduz

Orain arte esan dezakegu Web 2.0 ideiaren sorreraz aritu garela sarrera bat eginez. Oraingoan pixka bat haratago joan nahi izan nahi dugu eta bideo hau modu egokia iruditu zaigu gaiaren mamira jotzeko. Bertan, ulertzeko modu nahiko didaktiko eta erraz batean agertzen zaizkigu fenomeno honen, eta orokorrean informatikak, era idatziarekiko dituen abantaila ugari eta anitzak.
Abantaila hauetako bat testuaren egituran ikus genezake. Idatzizko testua lineala da baina testu digitala, aldiz, moldagarri eta flexibleago edo malguagoa.

Bideo izatez, ingelesez izan arren euskaraz azpititulatua dagoen bat aurkitzea lortu dugu, guztiok errazago ulertzeko modukoa izan dadin.


web 2.0hobeto ulertzeko


Web 2.0, mundu digitala ulertzeko era berriena aspaldidanik dago geure artean. Funtsezko bilakatzen ari dira bloga, wikia, mashup, api etabar bezalako kontzeptuak eta hauen atzean dagoena. Egia da askotan alde teknologikora soilik murgiltzen garela eta gizarte kolaborazio, komunikazioa, internet eta teknologia berriak ulertzeko era berritu honi garrantzi gutxiago ematen diogula.
Aurten Orange fundaziotik beste argitalpen elektroniko bat kaleratu dute gai honen inguruan: Web 2.0 e-liburua. Autoreak Antonio Fumero eta Genís Roca dira (Microsiervos eta infonomiako kideak).
Azaltzen zaizuen mapa, O’reilly Radar-ek Subway Stations of the Internet bezala izendatu duena eta benetan ikusgarria baino ikusgarriagoa da, zalantzarik gabe. Tokioko Metroko mapa oinarri bezala hartuta, web 2.0 zerbitzuak biltzen dira estazioka, eta interneteko Joeren Mapa (Trends Map) deitu dute. Ez da erreza irakurtzeko, ezta informazio gehegi baina interesgarria iruditu zaigu honelako lanen bat gure blog honetan jartzea. besterik gabe, zuei ere iteresgarri irudituko zaizuelakoan hor usten zaituztegu. aio!

martes, 22 de abril de 2008

2.0 KONTZEPTUA ETA WEB 2.0 EUSKAL EDUKIAK

2.0 horrela uler dezakegu: "Datu base batetan oinarritzen diren Interneteko zerbitzu eta tresnetaz ari gara, berauk zerbitzuaren erabiltzaileengatik aldatua izan daitekelarik, bai bere edukien aldetik (aurretik dagoen informazioari informazioa gehituz, aldatuz edo ezabatuz edo metadatuak erlazionatuz), aurkezteko eran edo eduki eta moduan aldi batera."(Ribes, 2007)

Web 2.0 terminoari egokitzen diren euskal zerbitzu eta tresnak oraindik urriak izanik, astiro bada ere geroz eta gehiago azaltzen ari dira Euskal Herriko garatzaile, StartUp eta programatzaileen eskutik. Azpiko taulan 2007ko azaroan sarean aurki daitezken bakan batzu daude.

Tresna orokorrak // Euskal baliokideak
Google --> Elebila

Platial.com --> Tagzania

YouTube --> EuskalTube

Blogger --> blogak.com, mundua.com, blogari.net

del.icio.us --> Bildu

Slashdot --> Sustatu, Marrapuntu

Digg.com --> Zabaldu.com

bloglines.com --> alesti.com

fotolog.com --> nirudia.com

freevlog.com --> NireTV.com

TeacherTube.com --> Ikastube.com

WEB 2.0


KONTZEPTUAREN SORRERA
Web 2.0 kontzeptua O'Reilly Mediako Dale Doughertyk MediaLiveeko Craig Clineekin batera hitzaldi bat antolatzeko lanetan ziardutela egin zuten brainstorming (ideien ekaitza) batetan sortu zen. Doughertyk Weba berpizte une batean zegoela proposatu zuen, maiz aldatzen ziren arauekin eta etengabe aldatzen ziren negozio ereduekin. Doughrtyk definizioak ezartzea baino adibideak jarri zituen — "DoubleClick Web 1.0 bazen, Google AdSense Web 2.0 da. Ofoto Web 1.0 den einean, aldiz Flickr Web 2.0 da." — horretarako John Battelle kontratatu zuen entrepresa ikuspegi bat eman zezan. Horren ondorioz, O'Reilly Media, Battelle eta MediaLivek Web 2.0ri buruzko lehenengo hitzaldia 2004ko urrian eskaini zuten. Bigarren hitzaldia 2005eko urrian suertatu zen.
Orokorrean esanda, Web 2.0 kontzeptua aipatzen dugunean, erabiltzaile multzo baten inteligentzian oinarritzen diren aplikazio eta weborriez ari gara, horren bitartez sareko zerbitzu interaktiboak ematen ditugularik, funtsean, erabiltzaileari bere datuen kontrola eskaintzen zaiolarik.

jueves, 10 de abril de 2008

SARRERA

Kaixo!!!

Gu Anuk Bergara, Jon Urteaga eta Alain Achicallende gaituzue eta Web 2.0-ri buruz hitz egingo dizuegu. Hasteko definizio eder eta borobil bat eskeiniko dizuegu lagungarri izango den bideo mamitsu eta didaktiko baten laguntzaz. Gure blog honetan zehar bidaiatzera gonbidatzen zaituztegu, esku zabalik hartuko baitzaituztegu. Besterik gabe, baliagarri izango zaizuelakoan agurtzen gara.

Zer da “web”? eta zer da “2.0″?
“Web”-a web, edo World Wide Web elkarloturiko hipertestuko dokumentuen sistema bat da, Internet bidez atzigarria dena. Web nabigatzaile batekin, erabiltzaile batek testu, irudi zein beste multimedia eduki izan ditzakeen Web orriak ikusten ditu eta hiperesteken bidez orri horien artean nabigatu.

Eta “2.0″? 20?”2.0″k adinari edo egiten dio kasu.
“Web”-aren bigarren fasea omen da. Eta lehenengotik ezberdintzen dituenak bereizgarri egiten dio. Baina kontzeptu honen (web 2.0) inguruan ezer gutxi dago argi.