2.0 horrela uler dezakegu: "Datu base batetan oinarritzen diren Interneteko zerbitzu eta tresnetaz ari gara, berauk zerbitzuaren erabiltzaileengatik aldatua izan daitekelarik, bai bere edukien aldetik (aurretik dagoen informazioari informazioa gehituz, aldatuz edo ezabatuz edo metadatuak erlazionatuz), aurkezteko eran edo eduki eta moduan aldi batera."(Ribes, 2007)
Web 2.0 terminoari egokitzen diren euskal zerbitzu eta tresnak oraindik urriak izanik, astiro bada ere geroz eta gehiago azaltzen ari dira Euskal Herriko garatzaile, StartUp eta programatzaileen eskutik. Azpiko taulan 2007ko azaroan sarean aurki daitezken bakan batzu daude.
Tresna orokorrak // Euskal baliokideak
Google --> Elebila
Platial.com --> Tagzania
YouTube --> EuskalTube
Blogger --> blogak.com, mundua.com, blogari.net
del.icio.us --> Bildu
Slashdot --> Sustatu, Marrapuntu
Digg.com --> Zabaldu.com
bloglines.com --> alesti.com
fotolog.com --> nirudia.com
freevlog.com --> NireTV.com
TeacherTube.com --> Ikastube.com
martes, 22 de abril de 2008
WEB 2.0
KONTZEPTUAREN SORRERA
Web 2.0 kontzeptua O'Reilly Mediako Dale Doughertyk MediaLiveeko Craig Clineekin batera hitzaldi bat antolatzeko lanetan ziardutela egin zuten brainstorming (ideien ekaitza) batetan sortu zen. Doughertyk Weba berpizte une batean zegoela proposatu zuen, maiz aldatzen ziren arauekin eta etengabe aldatzen ziren negozio ereduekin. Doughrtyk definizioak ezartzea baino adibideak jarri zituen — "DoubleClick Web 1.0 bazen, Google AdSense Web 2.0 da. Ofoto Web 1.0 den einean, aldiz Flickr Web 2.0 da." — horretarako John Battelle kontratatu zuen entrepresa ikuspegi bat eman zezan. Horren ondorioz, O'Reilly Media, Battelle eta MediaLivek Web 2.0ri buruzko lehenengo hitzaldia 2004ko urrian eskaini zuten. Bigarren hitzaldia 2005eko urrian suertatu zen.
Orokorrean esanda, Web 2.0 kontzeptua aipatzen dugunean, erabiltzaile multzo baten inteligentzian oinarritzen diren aplikazio eta weborriez ari gara, horren bitartez sareko zerbitzu interaktiboak ematen ditugularik, funtsean, erabiltzaileari bere datuen kontrola eskaintzen zaiolarik.
jueves, 10 de abril de 2008
SARRERA
Kaixo!!!
Gu Anuk Bergara, Jon Urteaga eta Alain Achicallende gaituzue eta Web 2.0-ri buruz hitz egingo dizuegu. Hasteko definizio eder eta borobil bat eskeiniko dizuegu lagungarri izango den bideo mamitsu eta didaktiko baten laguntzaz. Gure blog honetan zehar bidaiatzera gonbidatzen zaituztegu, esku zabalik hartuko baitzaituztegu. Besterik gabe, baliagarri izango zaizuelakoan agurtzen gara.
Zer da “web”? eta zer da “2.0″?
“Web”-a web, edo World Wide Web elkarloturiko hipertestuko dokumentuen sistema bat da, Internet bidez atzigarria dena. Web nabigatzaile batekin, erabiltzaile batek testu, irudi zein beste multimedia eduki izan ditzakeen Web orriak ikusten ditu eta hiperesteken bidez orri horien artean nabigatu.
Eta “2.0″? 20?”2.0″k adinari edo egiten dio kasu.
“Web”-aren bigarren fasea omen da. Eta lehenengotik ezberdintzen dituenak bereizgarri egiten dio. Baina kontzeptu honen (web 2.0) inguruan ezer gutxi dago argi.

Suscribirse a:
Entradas (Atom)