lunes, 19 de mayo de 2008

WEB 2.0 GUZTIA TOKI BATEAN

Artikulu honetan lynksee-ari buruz aritu gara, nola sortu eta zertarako balio duen azalduko zaigu, oso ideia interesgarria iruditu zaigu eta berria egunkariko artikulu baten laburpena duzue:

Web 2.0 guztia toki batean

Aplikazio guztiak kontu batera eta domeinu batera lotuak eskaintzen ditu Lynksee zerbitzuak.

Blog bat Blogari.net-en, argazkiak Flickr-en, orri pertsonala, wikia; 2.0 motako hainbat eta hainbat aplikazio erabiltzen dira gaur egun, bakoitzean kontu bat ireki behar da eta kudeatzeko gune bakoitzera joan behar da banan-banan. Zerbitzu horiek guztiak batean eskaintzen ditu Lynksee zerbitzuak.

Hasiera

Lynksee webgunera jo, eta erregistratzea da lehenengo egin beharrekoa; hor ematen den erabiltzaile izena garrantzitsua da, ondoren sortuko diren aplikazioetan erabiltzaile-izen hori erabiliko baita domeinua osatzeko.

Erabiltzaile bakoitzak dituen beharren arabera tresna batzuk erabiliko ditu eta beste batzuk ez, horretarako, kudeaketa atalak aplikazioak instalatu eta desinstalatzeko aukera ematen du.
Hasierako pauso horiek eman ondoren, aukeratutako aplikazioak erakusten dituen orri nagusi bat sortzen da; han, blogeko azken sarrerak, igotako azken argazkiak edota eztabaidaguneko azken mezuak erakusten direlarik.

Erabilera

Edukiak kudeatzeko, aplikazio bakoitzak eskaintzen duen kudeaketarako atala erabiltzen da; horretarako kontuak automatikoki sortuak izan dira hasierako erregistroan, eta, guztietan, erabiltzaile-izena eta pasahitza berberak dira. Aplikazio bakoitzaren kudeaketa atala erabiltzea arrazoizkoa da; izan ere, WordPress-ek esaterako, bere plataformaren bertsio berria argitaratzen duenean Lynksee plataforman ere eguneratu egiten da eta aplikazio bakoitzaren mantenimendu-lana saihestu egiten da. Tresna horien guztien integrazioan metatzen dituzte beren indarrak.

Kode irekiko plataforma

Plataforman integratzen diren aplikazioak bezala, Lynksee bera ere GNU/GPL lizentziapean garatua dago, hau da, kode irekikoa da. Horrela, edozeinek jaitsi dezake plataformaren iturburu kodea, nola garatuta dagoen ikusi, aldatu eta berriro banatu.

Etorkizuna

Nahiz eta Web 2.0 motako tresna garrantzitsuenak eskaintzen dituzten, oraindik harago heldu nahi dute, eta, horretarako, Moodle eta Fiction tresnen integrazioa iragarri dute hurrengo bertsiorako.baita euskara ere hizkutza bezal jarriko dutela.

Zibergelako artikulu guztiak: www.baleike.com/blogak/zibergela
Artikuluaren helbidea: http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=plaza&data=2007-11-14&orria=049&kont=006

No hay comentarios: