miércoles, 21 de mayo de 2008

WEB 2.0 ZU ERE SORTZAILE

Sarrera honetan, zientzia.net- etik ateratako artikulu baten laburpena azaladuko zaizue eta nahi izanez gero bukaeran artikulu osoa irkurtzeko aukera izango duzue jarritako helbidean sartuz gero.
Web 2.0: zu ere sortzaile
Hasieran, Internet eduki estatikoek osatzen zuten, baina, denbora pasatu ahala, elkarreragina eta eduki dinamikoak ari dira amarauna ehuntzen. Horri eta Internet eta banda zabala enpresetan zein etxebizitzetan hedatzeari esker, Internet, hasiera batean zen informazio-biltegi erraldoia ez ezik, aplikazio-meta itzela ere bada egun.
Informatikan, eboluzioa adierazteko, bertsioak erabili ohi dira, eta horixe adierazten du, hain zuzen ere, Web 2.0 deritzonak, web-aren eboluzioa, alegia. Bilakaera hori bi aldetatik gertatu da: alde batetik, eboluzio teknikoa gertatu da; hau da, elkarri eragiteko aukera ematen duten web aplikazio eta guneak garatu dira, eta webak eskaintzen dituen baliabideei esker, aplikazioak web ingurunean garatzeko joera nagusitu da; bestaldetik, gizartearen bilakaeraren eta internauten jarrera-aldaketaren eraginez, irakurtze hutsetik parte hartzera eta iritziak ematera edota edukiak osatzera igaro dira. Horrenbestez, esan liteke internauta pasibotik internauta aktibora pasatu garela, edo, behintzat, aktiboa izateko aukera edukitzera.
Web 2.0 hitza O'Reilly Mediari zor zaio, zehatzago esanda, Tim O'Reillyrekin batera enpresa hori sortu zuen Dale Doughertyri. Dale Doughertyk erabili zuen terminoa lehen aldiz, 2004an. Erabiltzaile-erkidegoetan oinarritutako web-aren bigarren belaunaldia adierazteko erabili zuen.Web interaktiboak zabaldu eta gero, hamaika motatako aplikazioak agertzen joan dira Internet zabalean; horietako zenbait eragiketa zoragarriak burutzeko gauza dira. Baina aplikazio-mota batzuk bereziki hedatu dira, eta ospe handia hartu dute. Horien artean daude, zalantzarik, gabe, blogak eta wikiak.
Web 2.0 euskalduna
Interneten ez dago dena ingelesez, eta euskarazko zenbait proiektu eratzen joan dira denbora pasa ahala. Hauen artean: www.zabaldu.com; www.galdetu.com; www.tagzania.com; edo www.blogari.net.
artikulu originala irakurri nahiz gero hementxe duzue: http://www.zientzia.net/artikulua.asp?Artik_kod=13315

No hay comentarios: