
Web 2.0, mundu digitala ulertzeko era berriena aspaldidanik dago geure artean. Funtsezko bilakatzen ari dira bloga, wikia, mashup, api etabar bezalako kontzeptuak eta hauen atzean dagoena. Egia da askotan alde teknologikora soilik murgiltzen garela eta gizarte kolaborazio, komunikazioa, internet eta teknologia berriak ulertzeko era berritu honi garrantzi gutxiago ematen diogula.
Aurten Orange fundaziotik beste argitalpen elektroniko bat kaleratu dute gai honen inguruan: Web 2.0 e-liburua. Autoreak Antonio Fumero eta Genís Roca dira (Microsiervos eta infonomiako kideak).
Azaltzen zaizuen mapa, O’reilly Radar-ek Subway Stations of the Internet bezala izendatu duena eta benetan ikusgarria baino ikusgarriagoa da, zalantzarik gabe. Tokioko Metroko mapa oinarri bezala hartuta, web 2.0 zerbitzuak biltzen dira estazioka, eta interneteko Joeren Mapa (Trends Map) deitu dute. Ez da erreza irakurtzeko, ezta informazio gehegi baina interesgarria iruditu zaigu honelako lanen bat gure blog honetan jartzea. besterik gabe, zuei ere iteresgarri irudituko zaizuelakoan hor usten zaituztegu. aio!

No hay comentarios:
Publicar un comentario